Tranbiaren geltoki bat Dato kalean jartzea aztertuko du Jaurlaritzak

Erredakzioa 2016ko ots. 11a, 11:19

Gasteizko Udalak "zaila" ikusten du aukera hau, momentu honetan, lehentasuna tranbia unibertsitatera eta Salburura eramatea baita.

Alaba Jenerala kalean tranbiaren geltoki berri bat jartzea aztertuko dutela iragarri zuen atzo Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Garraio sailburu Ana Oregik, Legebiltzarreko eta Angulema kaleko geltokien artean dagoen “distantzia handia” saihesteko.

Bere garaian aukera hau baztertua izan zen, batez ere, zati horretan bidea estua delako eta Alava Jenerala eta Foru kaleen elkargunean geralekua jartzea teknikoki ezinezkoa delako. Bigarren aukera geltokia Dato kalean kokatzea zen, baina hau ere atzera bota zuten, Legebiltzarretik soilik 150 metrora baitago. Orain, azken proposamen hau da Jaurlaritzak aztertu nahi duena.

 Unibertsitatera eta Salburura luzatzea, Udalaren lehentasuna

Gasteizko Udala harrituta agertu da Garraio sailburuak egindako adierazpenekin, planteatzen dutena “zaila” ikusteaz gain, udalarentzat lehentasunak beste batzuk direlako; tranbia unibertsitatera eta Salburura luzatzea, esaterako.

 Bien bitartean, Katedral Berriaren ondoan dauden bideetan aldaketak egingo dira aurten, hiriko erdigunean trafiko mozketak daudenean, tranbia Antso Jakituna kalean gelditu behar izatea ekiditzeko.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide