Hiriko konpainia amateurren 18 ikuskizun gizarte etxeetan

Erredakzioa 2016ko otsailaren 10a

Auzo Eszena programaren aurtengo edizioak umorea, antzerkia, bakarrizketak, komedia eta kabareta eskainiko du hiriko gizarte etxeetan.

Auzo Eszena programaren barruan hiriko konpainia amateurren 18 ikuskizun eskainiko dira gizarte etxeetako ekitaldi-aretoetan. Umorea, antzerkia, bakarrizketak, komedia eta kabareta aurki daitezke  gaur goizean aurkeztu den programazioan.  Bi talde lehenengoz arituko dira eta gainerakoek ikuskizun berriak aurkeztuko dituzte.

2015eko azaroan, Kultura Zerbitzuak deialdi publikoa egin zuen Gasteizko antzerki talde guztiek edo artista ez profesionalek 2016an arte eszenikoen programan parte hartzeko interesa izanez gero beraien proposamenak aurkez zitzaten.

Guztira 18 proposamen aurkeztu ziren eta atzera egin zuen bat izan ezik guztiak sartu dira Auzo Eszena 2016 programan: 10 otsailetik maiatzera arte, eta 7i urritik abendura arte.

Otsailetik maiatzera bitartean, Aldabe, Arana, Arriaga, Ariznabarra eta Salburuko ekitaldi-aretoetan izango dira emanaldiak, zehazki, otsailaren 28tik maiatzaren 29ra arteko igandeetan (zubietan eta Aste Santuan izan ezik).

10 talde edo banako hauek aurkeztuko dituzte ikuskizunak: Pánico Escénico, Sinquerer Teatro, Ékoma Teatro, Juanjo Monago, Auskalhop, Trokomotxo, Titania Teatro, No me claves tus puñales, Abarka Taldea eta Latirili Teatro. Emanaldiak igandeetan izango dira, 19:00etatik aurrera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago