Taxi geltoki berria Frantzia kalean

Erredakzioa 2016ko otsailaren 10a

Frantzia kalean, Artium museoaren aurrean, taxi geltoki berria jartzeko lanei ekin die Gasteizko Udalak. Lehen Herrandarren kalean zegoena ordeztuko du.

 Espaloiaren zati bat kendu eta 35 metroko aparkalekua jarriko da Frantzia kalean. Modu honetan lehen Herrandarren kalean zegoena ordeztuko duen taxi geltoki berria jartzeko lanak hasi dira. Obrak oinezkoen joan-etorria eten gabe egingo dira. Zehazki, lan hauek egingo dira: zuinketa, eraispenak eta hondeaketak, hustubideak egokitzea, farola bat lekuz aldatzea, galtzada sendotzea, hormigoizko bide-bazterra jartzea, espaloian zintarria jartzea eta zoladura errematatzea, asfaltatzea, eta seinaleztapen horizontala eta bertikala jartzea.

Gremioko profesionalek ontzat jo dute aparkaleku berria eta hilabete honetan bertan amaitzea aurreikusi du Udalak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago