Elecnorreko 5 langileek lekualdatzea errefusatu eta lanpostua galdu dute

Erredakzioa 2016ko otsailaren 10a

Enpresak 12 urte baino gutxiagoko seme-alabak dituzten 5 emakumeri (horietako 4 jardunaldi murrizketan) Getafeko egoitzara mugitzea eskaini zien, baina langileek ez dute onartu.

 Movistar-Elecnor enpresako auzian, ez da lortu lekualdatze agindua bertan behera uztea eta lanpostuei eustea, LAB sindikatuak ohar baten bidez ohartarazi duen moduan. Azken asteetan, enpresak 12 urte baino gutxiagoko seme-alabak dituzten 5 emakumeri (horietako 4 jardunaldi murrizketan) Getafeko egoitzara mugitzea eskaini zien, baina langileek ez dute onartu.   

Langileei lekualdatzea jakinarazi zitzaienetik, LABen larritzat jo zituzten gertakariak. “Ez zen soilik generoagatiko diskriminazioa, bizitza familiar eta lanekoaren arteko uztarketari dagozkion lan eskubideen urraketa ere hor zegoen. Gainera, zigortu egin zituzten zaintza legezkoagatik jardunaldi murrizketan zeuden langileak”.

 Halarik ere, LABek langileen erabakia errespetatzen duela adierazi du. “Hauek onartu egin baitute enpresaren azken eskaintza lan harremanarekin amaitzeko. Zuzendaritzak berak baldintzatu du erabaki hau. Mugaraino eraman ditu langileak, eurei eta euren familiei kalterik gutxien ekartzen zien proposamena onartzera behartuta ikusi dute euren burua, enpresan jarraitzekotan aurki lezaketen giro txarra kontuan izanda”, salatu du sindikatuak.

 LABek langileak zoriondu ditu “euren portaera tinko eta borrokalariarengatik, ELECNOReko langileei, mobilizatzeagatik, eta Arabako jendarteari, injustizia honekiko elkartasuna adierazi duelako”.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago