Elkarretaratzea deitu dute Israelgo enbaxadoreari egingo zaion harrera ofizialaren kontra

Erredakzioa 2016ko otsailaren 9a

15.30ean Eusko Legebiltzarreko lehendakariak harrera ofiziala egingo dio Daniel Kutner Israelgo enbaxadoreari. Ondoren, Iñigo Urkullu lehendakariak hartuko du Ajuria Enean.

Gaur arratsaldeko 15.30ean Eusko Legebiltzarreko lehendakariak harrera ofiziala egingo dio Daniel Kutner Israelgo enbaxadoreari. Ordu bete beranduago, Iñigo Urkullu lehendakariak  Ajuria Enean hartuko du Kutner. Hori dela eta, Gasteizko Euskal Herria Palestina Sareak elkarretaratzea deitu du, “harrera ofiziala deitoratzeko eta Israelgo estatuari boikota aldarrrikatzeko, hain zuzen ere, BDZ (Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak) kanpainarekin bat egiten dugulako”.

Kontzentrazioa 15.00etatik aurrera izango da Legebiltzarrean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago