Makila eskuan, Santa Ageda berotu dute gasteiztarrek

Mikel Uralde 2016ko ots. 4a, 21:09

Abesbatza eta lagun talde ugari atera dira gaur Gasteizko kaleetara, makila eskuan eta eztarria berotuta Santa Ageda bezpera girotzeko. 

Kantari atera dira kalera gaur hamaika kuadrilla eta abesbatza Gasteizko kaleetara. Goizean goiz, umeak izan dira lehenak makilarekin Santa Ageda abesten. Arratsaldez, hainbat eskolako haurrak Plaza Berria eta Probintzia enparantza girotu dituzte. Helduen taldeak geroago elkartu dira: Folklore Akademiatik talde bat irten da 19:00etan. Judimendin, gazte asanbladako kideak 20:00ak inguru elkartu dira Seffarad plazan. Zabalganan, 17.45ean abiatu dira auzoko ikastexeetatik, eta Bastida plazan amaitu dute arratsaldea, txokolatea eta gaztainak jaten. Era berean, Salburuan ere baserritarrez jantzita irten dira eskolakoak, Sarburu kultur elkartekoak eta Salburua Burdinbide. 

Tradizio zaharra

Tradizioaren arabera, Euskal Herrian Agate Deuna herriko mutil ezkongabeen zaindaria omen zen, soldadutzara joateko adina zutenak, hain zuzen. Taldeetan bildu eta etxez etxe kantatzera joaten ziren, jatekoren bat jasotzeko asmoz. Eskearen helburua anaitasun merienda edo afaria egiteko beharrezkoa eskuratzea izan ohi zen. Ordutik, aldatuta baina bizirik dirau tradizioa.

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide