Indarra Euskal Kultur Elkarteak ‘Indarteriak, inauteriak martxan’ izeneko ikuskizuna eskainiko du ostiralean, 21.00etatik aurrera, Andre Mari Zuriaren plazan. Aizkoa Madinabeitia Indarra Kultur Elkarteko kidea Alea FM irratsaioan azaldu zigun moduan, Indarra elkartea 38 urte egon da hiriko inauterietan parte hartzen. "Hasiera, desfileetan ateratzen ginen baina denborarekin konturatu ginen elkartearen esparrua zerikusi gehiago zuela herri inauteriekin eta euskal folklorearekin". Hori dela eta, iaz Euskal Herriko inauterietako pertsonaia guztiak biltzen dituen ikuskizuna antolatzea erabaki zuen kultur elkarteak. Aurtengoa antzekoa izango da, baina "sekretupean" dauden hainbat aldaketa egin dituzte. Hori dela eta, gasteiztar guztiak gonbidatu ditu ikuskizunaz gozatzera.