Harkaitz Cano
John Cheeverrek esan ohi zuen ipuin bat dela dentistaren itxarongelan hagina ateratzeko zain zaudela zeure buruari kontatzen diozun zerbait. Nobela bat kontatzeko, aldiz, ez daukazu aski denborarik haginlariarenean. Zergatik nahiago dituzte, hala ere, nobelak irakurle gehienek? Ze abantaila eta trikimailu ditu ipuinak? Harkaitz Cano idazleak ipuingintzarekin duen harreman bereziaz hitz egingo digu Beti oporretan bere azken ipuin liburua aitzakia hartuta.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.