Arabako Inauteriak 2016

Gasteizko Inauteriak, egitarau osoa

Erredakzioa 2016ko ots. 3a, 11:09

Ostegun Gizena, 'Indarterriak' ikuskizuna, konpartsen desfileak, musika eta sardinaren erreketa topatuko ditugu aurtengo programan. 6.000 pertsona inguruk parte hartuko dute asteburuko desfileetan.

Hauek dira otsailaren 9ra bitartean, Gasteizko Inauterien egitarauaren barruan izango diren jarduerak:

 Ostegun Gizena

Ostegun Gizena ospatzen da, Araba osoan antzinatik datorren tradizioa.

17:30ean: Abesbatzen ibilbidea. Udal Folklore Akademiako abesbatza, dantzari eta musikariekin eta eskolania eta aurre-eskolania hauek: Lumturi, Olabide, Vedruna, Marianistas, Samaniego eta Vera Cruz. Hiriko auzo eta kaleetan barrera ibili ondoren, Espainia plazan elkartuko dira, 19:30ean. Bertan Oskorriren kanta sorta bat abestuko dute eta, bukatzeko, Jesús Miguel Etayoren “Jueves de Lardero” kanta arabar tradizionala. Guztira 300 ume baino gehiago batuko dira.  Ondoren, txorizoz betetako ogiak banatuko zaizkie parte-hartzaileei.

 

Ostiralean, musika eskolaren entzunaldia eta landa inauteriak

19.15ean: Inauterietako entzunaldia egingo da Luis Aranburu Musika Eskolan 

21.00etan: Indarra Kultur Elkarteak, , landa eremuko euskal Inauterietako pertsonaietan oinarritutako “Indarterriak” ikuskizuna eskainiko du Andre Maria Zuriaren plazan.

 

Larunbat eta igandean, desfileak, dantzaldia eta batukada

Larunbata

13:00etan: Gasteizko margolarien kalejira, Geltoki plazatik Andre Maria Zuriaren plazaraino.

19:00etan: Inauterietako lehen konpartsa desfilea, Legutianoko atetik. Aurten 6.000 pertsona inguruk parte hartuko dute. Iparralde gizarte etxetik irten eta ibilbide hau egingo dute: Legutianoko atea, Frantzia kalea, Bake kalea, Ramon Ortiz de Zarate, Florida kalea eta Florida parkea.

 23.00etan: dantzaldia Plaza Berrian, Joselu Anaiak taldearekin. 

00.00-02:00etara:  Beriba Samba Eskola bertako batukada taldeak Hirigune Historikoko kaleak girotuko ditu.

Igandean

12.00etan: Bigarren konpartsa desfilea Legutianoko atetik.

 

Asteartean, Sardinaren erreketa

18.00etatik 20.00etara: ohiko sardina erreko dute. Haitzama taldeak haur eta gazteentzako dantzaldia eskainiko du.

 

Gasteizko Inauteriak 2016 EGITARAUA

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago