Gasteizko Udalak Turismo Bulegoa Florida parkean dagoen Goya gasolindegian kokatzeko urrats berri bat egin du. Une honetan, eraikinaren jabetza lortzeko Repsolekin hitz egiten ari direla azaldu du Nerea Melgosa zinegotziak, Eusko Jaurlaritzak monumentu kategoria duen kultura ondasuntzat sailkatu baitu. Izan ere, 25.000 euroko partida erreserbatu du udalak aurrekontuan, antzinako gasolindegia berreskuratu eta bertan turismo bulegoa jartzeari buruzko azterlana egiteko.
“Gure helburua eraikin enblematiko hori berreskuratzea da, leku estrategikoan baitago, eta oraingo egoera penagarria baita", adierazi du Melgosak.
Goya eraikinak ohiko bulego batek baino zerbitzu gehiago eman litzakeela uste du udal gobernuak, esate baterako, bertako produktuen denda bat, ostalaritzako gune bat edo bizikleta elektrikoak mailegatzeko lekua.
PP eta EH Bildu taldeak, aurka
PP eta EH Bildu udal taldeek ez dut udal gobernuaren proposamena begi onez hartu. PPk 25.000 euro horiek egungo Turismo Bulegoa handitzeko eta berritzeko erabiltzea proposatu du. Eh Bildu taldeak ez du uste bulegoaren leku aldaketa bearrezkoa denik, "ez bailitzateke logikoa izango turismo bulegoa erdigunetik hainbeste urruntzea".