E.T.S. (En Tol Sarmiento) kontzertua
Sarrerak: 7 € + gastuak / 9 € (sarrerak erosi)
En Tol Sarmiento edo ETS (2005, Iekora, Araba) hasieran punkaren funtsa zuten euren abestiek baina 2007an eraldaketa ondorioz taldeari haize saila gehitu zitzaion, ordutik aurrera ska doinuak egin zirenean nagusi.
2008an “Vendimia seleccionada” maketa argitaratu zuten.
“Hacia la Luna” 2012an kaleratu zen eta geroztik taldearen gorakada itxurosoa izan da.
2014ko martxoan agertu zen “Zure mundua”.
Arabako Errioxan izar eta bidean beste lurraldeetan.
Orain laugarrena goitik behera euskaraz. En Tol Sarmiento taldearen “Beldurrik ez” diskoa 2015eko urrian
grabatu du Javi San Martinek Sonido XXI estudioan (Galar, Nafarroa). ETS taldeak bi laguntzaile izan ditu: “Igel egosiaren sindromea” kantuaren hitzak Dani de Ayalak idatzi ditu, eta diskoan zehar Juanan San Martinek teklatuak sartu ditu.
Argazkia: jimmyjazz.com
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.