2016/02/11 21:00

KONTZERTUA

Libe

Libe
Jimmy Jazz, Gasteiz

Libe + Minor Empires kontzertuan

Sarrerak: 9€ + gastuak (sarrerak erosi)

 

Neubat talde gasteiztarrean hasi zuen bere ibilbidea Libe García de Cortázarrek. Sorkun eta Ekon-en partaide izan da eta Izaki Gardenak taldearekin bi disko argitaratu ditu. Hala ere, bere kantu propioak lantzeko denbora ere aurkitu du eta horretan ibili da isilpean azken urteotan. Abesti horietako batzuetan Joseba Poncek lagundu dio ideiei forma ematerako orduan eta konposizioak biribiltzeko lanetan.
Talde berri baten lehen lana bada ere, disko landu eta heldu baten aurrean gaude. Rock malenkoniatsu eta iluna, oinarri erritmiko sendoez lagundutako teklatu eta ahotsak direlarik nagusi. Doinu sendo eta indartsu bezain hauskorrak, denborarekin zeure egiten dituzun horietakoak; barru-barrutik sortutakoak eta barrenak astintzen dituztenak.

Hizkuntza: Euskara

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago