Gasteizko Jazz Jaialdiak bere aurtengo programazioa aurkeztu du eta besteak beste, Taj Mahal, Joshua Redman, Jamie Cullum, Cecile McLorin eta Pat Metheny ekarriko ditu Mendizorrotzara.
Jamie Cullum eta Taj Mahal berriro itzuliko dira Gasteizera. Baina ahots berriak entzuteko aukera ere izango dute gasteiztarrek, adibidez, Bryant Jones abeslariarena. Horrez gain, Gasteizera proiektu eta formazio berriekin bueltatuko diren artistek ere osatuko dute aurtengo egitaraua, hala nola, Joshua Redman, Kenny Barron eta Dave Holland bikotea edo Pat Metheny eta Ron Carter-en arteko topaketa.
Aurten ospatuko den 40.edizioari amaiera emateko, Cécile McLorin Salvant izango da, uztailaren 16an.
Sarrerak eta bonoak jaialdiaren web orrian eta El Corte Ingles-en salgai jarriko dira martxoaren erdialdean.