Mugimendu feministako bi kide epaituko dituzte otsailaren 4an

Erredakzioa 2016ko urt. 28a, 17:27

Gasteizko Blusa eta Nesken Batzordearen izenean Luis Izaga presidenteak jarritako salaketaren ondorioz egingo dute epaiketa. Epaitegien aurrean agerraldia egingo dutela iragarri dute mugimendu feministako kideek.

 

Joan den abuztuaren 8an, Andra Mari Zuriaren jaietan, Gasteizko eragile feministek Blusa eta Nesken paseilloan antolatutako ekinaldiagatik jarritako salaketaren ondorioz epaiketa izango da. Epaiketa saihesteko asmoz hasitako bitartekaritzak ez du fruiturik eman eta datorren otsailaren 4an epaituko dituzte mugimendu feministako bi kide.

Ekimenak Blusen paseilloaren "mozketa sinbolikoa" izan nahi zuela adierazi dute mugimendu feministako kideek, solik gizonez osatutako Jatorrak kuadrillaren joan-etorria eteteko asmoz. "Ekimena bera ezin izan zen aurrera atera Blusek izandako jarrera bortitzaren ondorioz, eta esan beharra dago bertan parte hartu genuen emakumeok era askotako erasoak jasan genituela, ahozkoak zein fisikoak", salatu dute ohar batean.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide