2016/02/25 19:30 - 21:00

KONTZERTUA

[Eskilarapeko soinuak] Jon Gurrutxaga

[Eskilarapeko soinuak] Jon Gurrutxaga
Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz

Ia bi hamarkadako ibilbidea du musikari elgoibartarrak, proiektu ezberdinekin argitaratutako zortzi disko eta makina bat emanaldi, gehienak Euskal Herrian, baina baita Espainian, Erresuma Batuan eta Alemanian ere.

2014ko urrian bere lehen bakarlana argitaratu zuen, "Hitz lauz" (Gaztelupeko Hotsak), lagunez inguraturik osatutako disko semi-akustikoa. "Hitz lauz" izenarekin bataiatutako diskoan soinu akustiko eta elektrikoen artean dauden hamar kantu biltzen dira. Blues-aren eraginik ere baduen arren, rock estiloan oinarritzen da lana.

Hizkuntza: Euskara

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago