2016/02/23 19:00 - 21:00

IKUS-ENTZUNEZKOA

Euskara Jendea & Joakin Gorrotxategi [Doku-foruma]

Euskara Jendea & Joakin Gorrotxategi [Doku-foruma]
Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz

Urtarriletik ekainera bitartean Oihaneder Etxean Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza dokumental sorta aurkeztuko da.

Euskara Jendea Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara kultura elkarteek ekoitzitako dokumental-sorta da. 40-50 minutuko sei atalek osatzen duten dibulgaziozko lan honen bidez publiko zabal bati aurkeztu nahi zaio euskararen eta bere herriaren historia. Dokumentalak hainbat hizkuntzatan daude azpititulaturik.

Hilero saio bat egingo da Betolaza aretoan. Gaurkoan sortako lehen dokumentala, "Erromako Inperioa" proiektatuko da eta ostean Joakin Gorrotxategi, Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzalaritza Indoeuroparreko katedradunarekin solasaldia egingo da.

Hizkuntza: Euskara

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago