Europako eta Euskal Herriko dantzak eta musika zuzenean eskaintzen dizkigu Ilunabarrean dantzan, Balfolk-aren eta euskal dantzen plaza izeneko zikloak. Jauziak, scottish, fandangoa, mazurca, arin-arina, bourrée... Balfolk eta euskal musika eta dantzak ikasi, praktikatu eta gozatzeko aukera ezinhobea hilean behin, ostiral arratsaldetan.
Gaurkoan, bals irregularrak irakatsiko dira. Bals-a Tirol-en (Austria) eta Alemania hegoaldean jaio zen XII. mende inguruan.
Ikastaroaren osteko dantzaldian ikasitakoa praktikan jarriko da eta euskal dantzak dantzatuko dira.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.