Hiromi Yoshida hizkuntzalari japoniarra euskalduna da eta Tokion Unibertsitateko irakasle lanetan dihardu. Aspalditik urtero etortzen da Euskal Herrira bisitan eta gure hizkuntza eta kulturari buruz asko ikasi ondoren, Japoniako kulturako bitxikeri bat ekartzea bururatu zitzaion.
Hizkuntzalaria izanik, Japoniako aho tradizioko literaturatik Rakugoa ekartzea aukeratu zuen. Rakugoak orain dela lau mende inguru barrea eragiteko sortutako istorioak dira: kontalari bakarrak, kimonoa jantzita eta lurrean eserita, aintzinako pertsonaiek bizitako xelebrekeriak kontatzen ditu.
Ipuin kontaketa 19:00etan izango da Ortuño aretoan.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.