Gelditu dute Alokabidek bihar egin behar zuen kaleratzea

Erredakzioa 2016ko urt. 28a, 09:14

Maria Angeles Gilek Alokabideren deia jaso du, momentuz desjabetzea gelditu dutela esateko, Kaleratzeak Stop Arabak iragarri bezala.

Oirain egun batzuk, Arabako Kaleratzeak Stop plataformak  ostiralean Alokabidek kaleratze berri bat egingo zuela salatu zuen. Atzo, plataformak Twitter bidez iragarri bezala, Abetxukun bizi den Maria Angeles Gilek Alokabideren deia jaso zuen, momentuz desjabetzea gelditu dela esateko. Egoera honen aurrean, biharko Maria Angelesen etxearen aurrean deituta zegoen konzentrazioa ere berta behera geratu da. Hurrengo orduetan, informazio gehiago emango dutela gaineratu du plataformak.

 

Kaleratzearen arrazoiak

Plataformak azaldu duenez, Maria Angeles Gil Abetxukuko etxebizitzetan bizi izan da azken 9 urteetan. 2014ko martxoan Alokabidek kontratua berrituko ez ziola jakinarazi zion, esanez, kontraktuaren arauak etengabe eta modu errepikakorrean apurtzen zituela diren. Arau-hauste horien artean ez omen da aurkitzen alokairua ordaindu ez izana.  

2015eko maiatzera arte, Maria Angelesek ez zuen izan sarbiderik jazoera hauek biltzen zituen txostenera, zeina salaketa anonimoetan oinarrituta dagoena. Maria Angelesek ez zituen salaketa hauek ezagutzen eta hortaz, ez zuen aukerarik izan bere burua defendatzeko.  Gauzak horrela, Maria Angeles epaitegira jo zuen, bere kontratuaren ez berritzearen kontra. Epaileak ez ez zuen baloratu  Alokabidek aurkeztutako arrazoiak bidezkoak ziren ala ez,  Alokabidek kontratua luzatzeko edo eteteko eskubidea zuela erabaki zuen. Epaiaren aurkako helegitea aurkeztu da baina Alokabidek ez du legezko goi instantzia baten erantzunari zain egon nahi eta kaleratzea burutuko du datorren ostiralean.

Maria Angeles Gilek bere alde egiten duten 400 auzokideen sinadurak aurkeztu zituen Alokabiden.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide