TUVISAko txartelaren prezioa igotzea proposatuko du alkateak

Erredakzioa 2016ko urt. 25a, 11:56

Prezioen politikek Gasteizko familien egoera ekonomikoa kontuan hartuko dutela azpimarratu du Urtaranek.

Gorka Urtaran alkateak esan du "TUVISAko txartelaren igoera apalak bidea emango lukeela urtean zazpi autobus erosteko", udalaren garraio sozietatearen zaharkitutako autobusak berritu ahal izateko asmoarekin. Zentzu horretan, alkateak "erantzukizun ariketa" eskatu die alderdie "prezioen politika modu arrazoizkoan aztertzerko" eta "eskaintzen den zerbitzuarekin bat datozen ibilgailuak eduki ahal izateko".

Gaur egun, TUVISAko noizbehinkako txartelak 1,15 euro balio du; inguruko hirietan baino merkeagoa. Gasteizen funtzionatzen duen BAT txartelarekin alderatu daitekeen bonoa ere dezente merkeagoa da gainerako hirietan baino. TUVISAko Administrazio Kontseiluan aurkeztutako proposamenean, tarifa mota honetan 9 zentimoko igoera mahaiganeratu zen.

TUVISAko prezioen politikek "Gasteizko familien egoera ekonomikoa kontuan hartu behar dute, inguruko tarifen politikekin bat etorri eta autobusak berritzeko bidea eman", azpimarratu du alkateak. Hurrengo kontseiluan Udal Gobernuak beste proposamen bat aurkeztuko du, urtean zazpi autobus erosi ahal izateko, orain arte lan egin izan duten aurreikuspenekin baino bi ibilgailu gehiago".

Gorka Urtaranek TUVISAko egungo egoeraren erreferentzia ere egin du. "Autobusak zaharkituta daude eta behinolakoak dira", esan du. Udal gobernuak urteko 7 autobus erosi nahi ditu legegintzaldi honetan zerbitzua hobetzeko, batez ere Salburua eta Zabalgana aldekoak, "horiek garraio kolektiboko eskaera handiagoa dutelako", esan du alkateak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide