Berrezarri da tranbia, Angulema eta Antso Jakituna artean

Erredakzioa 2016ko urtarrilaren 25a

Antza denez, General Alava kalean katenaria heltzen duen kable bat apurtu da. Teknikariek arazoa konpondu dute goizeko 11.00ak aldera.

Gasteizko tranbia, Angulema eta Antso Jakituna artean moztuta egon da gaur goizean eta Euskotrenek twitterreko kontuan iragarri bezala, zerbitzua berrezarri da goizeko 11:00ak aldera.

Antza denez, General Alava kaleako katenaria eusten duen kable bat apurtu da gaur goizean. Horren eraginez, tranbiaren zerbitzua moztuta dago Angulema eta Antso Jakituna geltokien artean.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago