Aurten asto lasterketarik ez, alkateak iragarri bezala

Erredakzioa 2016ko urt. 22a, 12:43

Egun indarrean dagoen araudia urratzen duela adierazi du Gasteizko udalak. Zezenketak, ordea, mantenduko dira.

2016ko uztailaren 25ean ez da urtero Blusa eta Nesken batzordeak antolatzen duten asto lasterketarik egongo. Horrela iragarri du gaur goizean Gasteizko alkate Gorka Urtaranek. Blusa eta Nesken batzordeak aipatu lasterketa egiteko txostena eskatu eta Udaleko Ingurugiro Sailak egindako txosten horren arabera, asto lasterketa horrek indarrean dagoen animalien inguruko araudia urratuko luke eta hortaz, ez egiteko erabakia hartu dute. Beraz, ordenantza oinarritzat hartuz, “ezin dugu asto lasterketa baimendu, ez eta lagundu ere”, esan du alkateak; horren arabera, aurten Blusen eta Nesken Batzordearekin sinatzen den hitzarmenak ezin izango du barne hartu ekitaldi horren antolaketa.

Alkateak   egun horretan “ordezko jarduera bat, animaliak errespetatzen dituena” antolatzen laguntzeko “guztiz prest” dagoela adierazi du.

 

Zezenketak

Zezenketei dagokienez, 2016ko Gasteizko Jaietan zezenketak egongo direla argitu du alkateak, enpresarekin kontratua dagoelako eta behintzat urte honetan beteko da.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide