Errefuxiatuentzako alokairuzko pisuak behar ditu CEAR-Euskadik

Erredakzioa 2016ko urt. 22a, 11:40

3 eta 8 logela bitarteko pisuen bila dabil errefuxiatuei laguntzen dien elkartea.

CEAR-Euskadi, errefuxiatuari laguntzeko batzordea, pertsona errefuxiatuak hartzeko alokairuzko pisu bila dabil Gasteizen, hirira heldu berri diren pertsona hauek etxe bat izan dezaten.

Horretarako, norbanako zein higiezinen agentziei deialdia egin die batzordeak, batez ere, 3-8 logelako pisuak dituzten horiei. (Alokairuaren prezioa egungo merkatuaren araberakoa).

CEAR-Euskadik azaldu bezala, Siria, Eritrea eta Irak bezalako herrialdetako pertsona errefuxiatuei eragiten dien egoera okerrera joan da, eta beraz, gora egin du gure lurraldera etorri diren familia eta norbanakoen kopuruak.  Hori dela eta, harrera-etxeetako lekuak handitzeko beharrean dago CEAR-Euskadik. Izan ere, zailtasunak  izan dituzte alokairuzko pisu gehiago bilatzerako orduan. “Askotan zailtasunen artean beldurra edo herritarren aurreiritziak aurkitzen dira”.

Egun, CEAR-Euskadi harrera-pisu bi kudeatzen ditu Gasteizen. Horietako batean, Ukrania, Palestina, Siria, Somalia, Afrika Erdiko Errepublika eta Bosniako 10 pertsona errefuxiatu bizi dira. Bestean, adingabeak dituzten bi familiar siriar bizi dira. Pisu hauek ez dira udal-etxebizitzak eta elkarteak ohiko kontratua sinatu du jabearekin.

 

Kontakturako telefonoa: 688 713 127

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide