Bizikletak erdigunetik ibiltzeko ordutegia luzatu nahi du Udal Gobernuak

Erredakzioa 2016ko urtarrilaren 21a

Urtaranen gobernu taldeak hainbat kolektiboen ekarpenak entzungo ditu urtarrilaren 26an antolatutako Mugikortasun Foroan.

Gobernu taldeak  proposatu du Ingurumeneko Ikasketa Zentroko kontseiluan bizikletak hirigunetik igarotzeko ordutegia ordu batez luzatzea. Alkatea berak ordutegi hau berraztertzeko ardura hartu du, 2014. urtean ezarri zena, oinezkoen eta txirrindularien arteko bizikidetza hobetzeko.

  • Azaroaren 1etik martxoaren 31era, ordutegia 13.00-17.30 eta 20.00-11.00 bitartean izango da (egungoa 21.00etatik 11.00etara da).
  • Apirilaren 1etik urriaren 31era, ordutegia 13.00-17.30 eta 21.00-11.00 bitartean izango da (egungoa 22.00etatik 11.00etara da).

Bestalde, udal gobernuak oinezkoen eremuan ordutegi murrizketarik gabeko sarbidea bizikletei gain, pertsonen, salgai edo mandatuen banaketa egiten duten pedaletako trizikloei zein elektrikoei ere sarbidea onartzea proposatu du.

Urtarrilaren 26an, asteartean, Mugikortasunaren Foroan, Udal gobernuak kolektiboen aportazioak jasoko ditu aurrera eraman nahi duen adostutako proposamen honi buruz.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago