TUVISAk bidaiari-errekorra gainditu du 2015ean

Mikel Uralde 2016ko urtarrilaren 21a

13.700.000tik gora erabiltzaile izan zituen eta gehienek bonobusa erabili zuten.

TUVISAk bidaiari-erronka gainditu du. 2015ean 13.766.138 erabiltzaile izan ditu, aurreko urtean baino % 5,21 gehiago. Hauek, udalaren garraio-sozietatearen historian lortutako kopuru onenak dira. TUVISAko administrazio kontseiluan emandako datuen arabera, abenduan 1.214.547 pertsonek erabili zituzten hiri autobusak, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino % 4,71 gehiagok. Bonobusa izan da gehien erabili den txartela, 7.903.578 salmentekin. 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago