'12 Nubes' proiektu komunitarioa aurkeztuko da Bartzelonan

Erredakzioa 2016ko urt. 21a, 09:35

Pilar auzoko gizarte langile, gazte eta hezitzaile talde batek eta Jesús Manuel Septien idazleak bultzatu dute ekimen komunitario hori.

Gasteizek "12 Nubes" ekimena aurkeztuko du aste honetan Bartzelonan, zeina Pilarreko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak, auzoko gazte eta hezitzaileek eta Jesús Manuel Septien idazleak landu baitute. Izan ere, Hiri Prebentzio eta Segurtasunerako Espainiako Forumak zuzenean ezagutu nahi izan du bizikidetza politiken alorrean aitzindaria den esperientzia hori.

Kaleko Heziketarako udal programatik Carlos Cordovilla hezitzaileak gidatzen duen proiektuak Jesús Manuel Septien idazleak Pilarreko gizarte etxean "Nubes de tiza" liburua aurkezteko eman zuen hitzaldiaren harira piztutako solasean du jatorria. Esperientziak zenbait gizarte- eta hezkuntza-ekintza batu ditu, horiek bideratzeko teknologia berriak erabiliz eta sareko hausnarketa sustatuz.

"12 Nubes" blogaren bidez gazteek berek aukeratutako gaiak jorratu dituzte. 12 gai horiek 12 hodei bihurtu dira, hainbat gairi buruz hausnartzera gonbidatzeko: eskola-jazarpena, xenofobia, osasungarriak ez diren ohiturak, aisialdia... Baliabide gisa abestiak, grafitiak, argazkiak eta beste euskarri batzuk erabili dituzte.

Gazteek berek, inguruko ikastetxeek eta idazleak parte hartzeaz gain, Sareguneren laguntza teknikoa izan dute, bat eta "Cuarzo Posse" talde urbanoarena ere; orobat, beste alor batzuetako adituek lagundu diete, hala nola Ai Laket, Asexoria, Norabide eta Emaize.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide