Autobus geltokiko lehiatiletako langileen egoera "jasangaitza", UGTren esanetan

Erredakzioa 2016ko urtarrilaren 20a

Zero azpiko tenperaturak eta zarata handiak jasaten dituzte bertako langileek, sindikatuak salatu duenez.

Gasteizko autobus geltoki berrian Lan-Osasun eta Segurtasun alorrean arau-hausteak daudela salatu du UGT sindikatuak. Txartel-lehiatiletan dauden langileen egoera “jasangaitza” dela adierazi du ohar baten bidez, zero azpiko tenperaturak eta zarata handiak jasan behar dituztelako. Horrekin batera, nasen sarbidean segurtasun neurriak falta direla salatu du sindikatuak.

Era berean, aipatu lan baldintzak Lan Ikuskatzailetzan eta Osalanen salatzeko aukera aztertzen ari da UGT. Bere esanetan, autobus geltokiko gerentziaren erantzukizun dira akats hauek.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago