Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai

Erredakzioa 2016ko urtarrilaren 20a

Bi gizarte etxe horietako erakusketa aretoetan ikusi ahalko dira lanak otsailaren 10era arte, goiz eta arratsaldez

Gaurtik aurrera, 2016ko Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketara aurkeztutako kartelak ikusgai dira Hegoalde eta Pilar gizarte etxeetan. Bi gizarte etxe horietako erakusketa aretoetan ikusi ahalko dira lanak otsailaren 10era arte, goiz eta arratsaldez, bi zatitan banatuta.

Aurtengo lehiaketan 40 egilek hartu dute parte, eta 43 lan aurkeztu dira guztira. Parte hartu dutenen % 68 arabarrak ziren, % 22, Euskal Autonomia Erkidegokoak, eta % 10, beste probintzia batzuetakoak. Kartelen % 48 emakumeek aurkeztu dituzte, eta % 52, berriz, gizonek. Adinei dagokienez, 30 urtetik beherako egileena izan da lanen % 33.

“Homo carnavales” lanak zuzen emandako 469 botoen % 24 lortu du, eta beraz, 1.500 euroko saria.  Jone Zugazaga egileak 37 urte ditu; diseinatzaile grafikoa da eta Gasteizen bizi da.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago