Lakuako igerilekua aldi baterako itxita

Erredakzioa 2016ko urt. 19a, 14:06

Vitoria-gasteiz.org

Astebururako irekitzea aurreikusten du udalak.

 

Udalaren mantentze zerbitzuek aldi baterako itxi behar izan dute Lakua gizarte etxeko igerilekua, instalazio elektrikoan sortutako arazoak direla eta; besteak beste, ura isurtzeko motoreak egoki funtzionatzea eragozten du.

Udalak astebururako berriro irekitzea espero du, aldatu beharreko pieza bat gaur edo bihar iritsiko baita.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago