'Jantzien jantza' erakusketa, Oihanederren hilaren 23ra bitartean

Erredakzioa 2016ko urt. 14a, 16:13

Jare Dantza taldeak antolatu du bere bosgarren urteurrena ospatzeko.

Jantzien jantza izena jarri dio Gasteizko Jare Dantza Taldeak bere bosgarren urteurrena ospatzeko Oihaneder Euskararen Etxean antolatu duen erakusketari. Euskal Herriko berrogei dantza jantziak gutxi gora behera bildu dituzte Jovellanos aretoan eta Antonio Vila erakuslehio-apaintzailearen laguntzarekin modu ikusgarrian jarri dituzte herritarren bistan.

 

Arabako Kuadrillak dira erakusketaren protagonista nagusiak, jakina. Gasteizko neska eta blusa, Guardiako neska eta mutila, Eltziegoko neska, paloteadoseko jantzia, katximorroa, Lautadakoak, Bercijanako dantzaren neska eta mutila eta Amaia ezpata-dantzako jantzia daude. Bestalde Ipar Euskal Herriko maskaradetan erabiltzen diren jantzi ikusgarriak edo Nafarroako momotxorroak ikus daiteke. Finean Jare taldearen helburua euskal dantzetan erabiltzen diren jantzien dibertsitatea erakustea da.

 

Oihaneder Euskararen Etxean, urtarrilaren 23ra bitartean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide