Homo Carnavalis, Gasteizko Inauteriak iragartzeko kartela

Erredakzioa 2016ko urtarrilaren 13a

40 lagunek parte hartu dute aurtengo kartel lehiaketan eta Jone Zugazua izan da irabazle.

 

 

Jone Zugazaga Maortuaren Homo Carnavalis kartelak irabazi du aurtengo Gasteizko Inauterietarako kartel lehiaketa.

Homo carnavales lanak zuzen emandako 469 botoen % 24 lortu du, eta beraz, 1.500 euroko saria.  Jone Zugazaga egileak 37 urte ditu; diseinatzaile grafikoa da eta Gasteizen bizi da.

Aurtengo lehiaketan 40 egilek hartu dute parte eta 43 lan aurkeztu dira guztira. Parte hartu dutenen % 68 arabarrak ziren, % 22, Euskal Autonomia Erkidegokoak, eta % 10, beste probintzia batzuetakoak. Kartelen % 48 emakumeek aurkeztu dituzte, eta % 52, berriz, gizonek. Adinei dagokienez, 30 urtetik beherako egileena izan da lanen % 33.

 

Hauek dira sei kartel finalistek lortutako puntuazioak:

1.a: BOX; egilea: David Serrano Amatriain; botoen % 2,5.

2.a: ERALDAKETA; egilea: Cesar Núñez Álvarez; botoen % 14.

3.a: NO ES LO QUE PARECE; egilea: Mª Eugenia Torres Torres; botoen % 22.

4.a: TORRE DISFRAZADA; egilea: Martín Escurra Cabello; botoen % 22.

5.a: HOMO CARNAVALIS; egilea: Jone Zugazaga Maortua; botoen % 24.

6.a: LIBERTINAJE; egileak: Blanca Barrio eta Matías Francolino; botoen % 15,5.

 

Herritarren bozketan parte hartu dutenentzat zozketatu den 75 euroko kultura bonoa Ana Fernández Irigoyenri egokitu zaio.

Kartelen erakusketa egingo da Hegoalde eta Pilar gizarte etxeetan, urtarrilaren 20tik otsailaren 10era arte.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago