EH Bilduk, Sumando Hemen Gaudek eta Irabazik aurrekontu akordioa aurkeztu diote Gobernuari

Erredakzioa 2016ko urtarrilaren 13a

Udal Gobernuak aurkeztutako akordioa aztertuko eta hurrengo egunetan harreman gehiago egongo dira.

EH Bildu, Sumando Hemen Gaude eta Irabazi-Ganar Udal Taldeek Urtaran Gobernuari aurkeztu zioten atzo haien aurrekontu akordioa. Akordioak finantziazio bloke bat jasotzen du, 11 milioikoa; beste bloke bat aurrekontu egitasmoak hainbat kontutan duen gastu murritza zuzentzeko eta azkenik, hirugarren bloke bat, Aurrekontua Betearazteko Araua aldatzeko zuzenketa batzuk, udal funtzionamendua demokratizatzeko asmoz.

Bilera "giro eraikitzaile batean" garatu da eta bai gobernuak, bai ekainaren 13an aldaketa ahalbidetu zuen indarrek adostu dute akordio amankomun baten lanketak jarraitzea, beti ere 2016an Gasteizko aurrekontu batzuk izateko asmoarekin. Udal Gobernuak aurkeztutako akordioa aztertuko du eta hurrengo egunetan harreman gehiago egongo dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago