Salburua gizarte etxeko igerilekua zabalik

Erredakzioa 2016ko urtarrilaren 11

Salburuko gizarte etxe berria

Salburua gizarte etxeko igerilekua normaltasunera itzuli da gaur, Udalak aldi batez itxi behar izan baitzuen, erortzeko arriskua gutxitu eta erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko behar ziren lan batzuk egiteko.

 

Udalak oporrak baliatu ditu igerilekuaren inguruko zoruan ez irristatzeko tratamendua aplikatu ahal izateko, hots, igerilekuaren inguruko lurzorua leundu eta produktu berezi bat botatzeko, labainkortasuna eragoztearren.

Gizarte Etxeen zinegotzi Jaione Aguirrek eskerrak eman dizkie erabiltzaileei, “horrelako lanek sortzen dituen eragozpenekin ulerkorrak izateagatik”.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago