INFORMAZIO GEHIAGO: Jimmy Jazz aretoa
'Inoiz egin dugun diskorik onena' kaleratu berri du Ze Esatek! taldea, baina hori da diskoaren izenburua. Orain zuzenekoetan demostratu beharko dute izenbururako aukeratu duten esaldia egia den... Eta giroa berotzen joateko Ze Esatek! taldeko kideen aurretik Skasti talde Zarautzarra izango da Gasteizko Jimmy Jazz aretoaren taula gainean.
Sarrerak: 6 € + gastuak / 8€
Sarrerak non: HorDago!, VSD, DNA, jimmyjazzgasteiz.com eta musikaze.com
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.