Mugikorrez komunikatzeko plataforma erabilienen bitartez (WhatsApp eta Telegram) Hondakinen Kudeaketaren Zerbitzura jo dezake nahi duen orok, udalerriko kaleetan egoera anormalik antzemanez gero.
Erabiltzeko nahikoa da lehen aipatutako aplikazio horietakoren bat deskargatzea eta 681 102 020 zenbakira mezu bat idaztea, zikinkeria antzeman den lekuaren argazki bat ere bidaliz, non dagoen ahalik eta zehatzen azalduz. Udalak garbiketa-kontratari emango dio horren berri, ahalik eta azkarren joan daitezen. Hala ere, gogoan izan behar da zenbaki hori ez dela telefono deiak egiteko izango eta premiazkoak ez diren kexak eta iradokizunak egiteko badirela beste bide batzuk: Herritarren Postontzia eta 010 telefonoa.
Tresna honek hainbat helburu ditu. Lehenik eta behin, herritarren eta administrazioaren arteko zuzeneko komunikazioa ahalbidetu nahi da, garbiketa zerbitzuaren kalitatea hobetzeaz gain. Bestetik, Gasteizko Udalak denbora errealean jakin ahalko du zein diren arazo gehien sortzen duten lekuak garbiketari dagokionez.