Gora Gasteiz egunak milaka lagun bildu zituen hiri anitza eta koloretsua aldarrikatzeko

hirinet 2015eko apirilaren 20a

Larunbatean milaka lagun bildu zituen Gasteiz koloretsu eta anitza aldarrikatu zuen Gora Gasteiz egunak.

 

Antolatzaileen arabera, 7.000 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten 13.30ean Foru plazatik abiatu zen kalejiran. Egun osoan zehar, hiriko gune ezberdinetan kontzertuak, umeentzako ekintzak, antzerkiak, dantzak eta beste hainbat jarduera egon ziren. Ospakizunerako eta aldarrikapenerako eguna amaituta, Gora Gasteiz herri ekimena desegingo da baina, bertan parte hartu duten elkarte eta eragile guztiek lanean jarraituko dutela adierazi dute.

 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago