Martxan da BloGazte, gazte euskaldunei zuzendutako blog lehiaketa

hirinet 2013ko azaroaren 26a

banner_blogazte2BloGazte Gasteizko gazte euskaldunei zuzendutako blog lehiaketa antolatu du Hirinet Gasteizko Euskaldunon atariak, Vitoria-Gasteizko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean. Euskara, gazteak eta teknologia berriak batera sustatzea da lehiaketaren helburua, gazteen artean euskararen erabilera areagotzeko asmoz. 

 

Gasteizen bizi diren edo ikasten duten 18 urtetik eta 30era bitarteko gazte euskaldunei zuzenduta dago eta bi kategoria izango dira: blog pertsonalak eta taldeko blogak. Kategoria bakoitzean interneteko bitakora onena sarituko da. Guztira, 600 euro banatuko dira. Publikoak blog onena saritzeko aukera izango du Publikoaren sariari esker.


BloGazte euskarazko blogen I. lehiaketaren oinarriak


Informazio gehiago:   erredakzioa@hirinet.net 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago