Plataformak ulertzen ditu "gurasoen beldurrak", are gehiago "jasotako presio maila" kontutan hartuta, izan ere Javier Maroto bera eskolara joan zen beraiekin hitz egitera eta "asko eskatzen baduzue ezer gabe gera zaitezkete" esan omen zien.
Gauzak horrela Plataformak bertan behera utzi du bere lana eta erakundeei, udalari zein alderdi politikoei zuzendu zaie "mespretxurik sakonena" adierazteko "auzoaren beharrei kasurik ez egiteagatik" eta "etorkizunik gabeko eskola inposatzeko azpijokoetan aritzeagatik".
Bukatzeko auzo hobe bat lortzeko "auzokide-komunitatea" finkatzearekin aldeko lanean jarraituko dutela diote.
Iturria: gasteizen.com