Izan ere, bertan ikus daiteke musker berde politaren irudia, arrarena eta emearena, beste piztitxo askoren artean. Baina gaztelaniaz bakarrik, horixe nahigabea. Nola esaten da euskaraz sapillo pintojo, culebra de escalera, tritón jaspeado…? Ezin jakin. Biodibertsitatearen ispilua eta eskola izan nahi duen Atarian monokultibo espainoladuna erabili dutelako erakusketa interesgarri honetako hormirudi eta azalpenetan.
Euskararik gabeko Gasteiz ezin da Hiriburu Berdea izan. Gehienez ere hiriburu grisa izango da.
Martin Rezola
Lizardi poeta izan zen, oker ez banago, gure artean ‘musker’ hitza kolore berdearen gisara zabaldu zuena Bultzi-leiotik izeneko hartan (Oi lur, oi lur… arto musker…). Eta Lizardiz gogoratu naiz Atarian ikusgai dagoen anfibioen eta narrastien erakusketa bisitatzera joan naizenean (lizard ere ingelesez, gainera, horixe baita, muskerra). Lizardiz, eta Maroto alkateaz ere bai.