Oion euskal musikaz beteko da larunbat honetan, Kantari Araba ekimenaren bigarren hitzordua Arabako Errioxara iritsiko delako. Gaztetxoen artean euskara sustatzea helburu duen egitasmoak Arabako hainbat txoko bisitatzen ari da. Trebiñuko eta Mendialdeko gaztetetxoak Maeztun bildu ondoren, Arabako Errioxaren txanda da orain. Ikuskizuna zuzenean jarraitu ahalko da ALEAren webgunean.
Oraingoan Oiongo zinemean ariko dira oholtza gainean, 16:00etan hasita. Orotara hemeretzi talde ariko dira. Hurrengo hitzordua Añanan —Langraiz Okako gizarte etxean, oraindik zehazteko dagoen data batean— izango da.

