Zaldien jabeei ohartarazi die Bastidak

Juanma Gallego 2026ko uztailaren 8a

Gaiari buruzko kartela zabaldu dute, gorotzen irudiekin batera. Irudia: BASTIDAKO UDALA

Zure zaldia, zure ardura izeneko kanpaina abiatu du udalak, eta 750 euroko isunekin ohartarazi die gorotza jasotzen ez dutenei. 

Bastidako Udalak isuna jarriko die herrian zaldi edo poneyen gorotzak jasotzen ez dituzten herritarrei. Ohar batean udalak ezagutzera eman duenez, animalia hauen jabeek "behin eta berriz egiten dituzten errespetu eta hezkuntza faltengatik" abiatu dute kanpaina. Zure zaldia, zure ardura izeneko kartel batekin osatu dute sare sozialetan zabaldutako oharra, eta bertan jarri dituzte ere kalean botatako gorotzen argazkiak.

Udalak aurreratu du "tokiko araudian aurreikusitako" zigor handiena jarriko diela hori egiten ez duten jabeei: 750 euro. Oharraren euskarazko bertsioa otzanagoa izan bada ere —"zaldien galera" jasotzen ez dutenak aipatuz—, gaztelaniazkoan tonu zakarragoa erabili dute: "a quienes no recojan la mierda de sus caballos".

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago