Euskarazko arreta bermatuko du Oiongo Udalak

Anakoz Amenabar 2026ko ekainaren 30a

Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu zerbitzu hori erabiltzera. Argazkia: JUANMA GALLEGO/ ALEA

Herritarrek euskaraz egin ahal izango dituzte ohiko kudeaketa eta kontsultak. 

Oiongo Udalak iragarri du aurrez aurreko zein telefono bidezko herritarren arreta zerbitzuan euskararen erabilera bermatuko duela gaurtik aurrera, erabiltzaileak hala eskatzen duenean. Neurri honek udaleko zerbitzu orokor guztiak hartzen ditu, hala nola errolda eskaerak, lizentzien inguruko informazioa eta kultur zein kirol kontsultak. Udaletik jakinarazi dutenez, ekimen honen helburua hizkuntza normalizazioan urratsak egitea da, "eta herritarrek administrazioarekin nahi duten hizkuntzan erlazionatzeko duten eskubidea ziurtatzea".

Neurri honen bidez, Oiongo Udalak toki administrazioan euskararen erabilera arautzen duen legea betetzen du. Araudiak ezartzen du erakunde publikoek bermatuta eduki behar dutela herritarrek administrazioarekin euskaraz jarduteko duten eskubidea. Udaleko gobernu taldeak formalki egokitu ditu bere aurrez aurreko eta telefono bidezko kanalak lege betebehar horri erantzuteko.

Izan ere, herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko legezko betebeharra egon arren, gaur egun toki erakunde guztiek ez dute legea modu berean betetzen. Udalerri batzuetan oraindik ez dago zerbitzu publiko guztiak euskaraz jasotzeko aukera osoa.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago