GUARDIAKO JAIAK

Katximorro, algaran murgiltzeko prest

Ekaitz Anda 2026ko ekainaren 23a

San Juan egunaren bezperan hasi dira aurtengo Guardiako jaiak, eta, ohi bezala, herrian dauden bi elizetako kanpaiek ozen astindu dute goiza jai egunak lau haizeetara iragartzeko. Ordu batean bota dute txupinazoa, eta herriko bandera aurkeztu du udaletxeko balkoitik jaien ardura izango duen herriko sindikoak. Gaurtik hasita eta hilaren 29ko San Pedro egunera arte, txarangek, bigantxek eta festa zaleek hartuko dituzte herribilduaren kale estuak. Ostiralean Diputazio etorbidean ETS taldeak emango duen kontzertua izango da aurtengo jaien egun garrantzitsuenetako bat. 

Argazkiak: EKAITZ ANDA / ALEA

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago