Bizirik atera da Elvillarreko neska bat, itsasora erori ondoren

Juanma Gallego 2026ko martxoaren 4a

Larrialdi zerbitzuak zazpigarren gazte baten bila ari dira. Argazkia: ITSAS SALBAMENDUA

Santanderren bost ikasle hil diren ezbeharrean bizirik irten den bakarra da. Zazpigarren gazte bat desagertuta dago.

Santanderreko (Kantabria) hondartza batean bost lagun hil diren istripuan bizirik atera den pertsona bakarra Elvillarreko neska bat da, biktimaren inguruko iturriek ALEAri baieztatu diotenez. Elvillartar gaztea ebakuntza baten zain dago uneotan Marqués de Valdecillako (Santander) ospitalean, baina, antza, arriskurik gabe. "Mirari bat izan da", esan du neskaren inguruko iturri batek.

Atzo arratsaldean itsasoaren aldamenean erreka baten gainean zegoen egurrezko pasabide bat amiltzean gertatu da istripua, El Bocal hondartzarik gertu. Horren ondorioz, gazteak itsasora erori dira. Inguruan zegoen txirrindulari baten deiari esker erreskatatu ahal izan dute gaztea larrialdi zerbitzuek. Arroka bati eutsita zegoen, hipotermiarekin, baina gainerako gazteek ezin izan zioten itsasoaren indarrari eutsi. Hogei urte inguruko zazpi gazteak —sei neska eta mutil bat— La Granja de Heras lanbide heziketako zentroko ikasleak ziren. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago