Jaiotza monumentala Eltziegon

Juanma Gallego 2025eko abenduaren 20a

Argazkia: BERBERANA

Herria bera agertzen da bertako jaiotza monumentalean.

Belen herria azaldu ohi da jaiotzetan, tradizioaren arabera bertan jaio baitzen Jesukristo, baina, Eltziegoren kasuan, guztiz bestelako planteamendua egiten dute: Eltziego bera agertzen da bertako jaiotza monumentalean. Herriko kultura etxean paratzen dute orain, baina 2002an aurrekoz egin zutenean udaletxearen beheko aldean egon zen.

Ordudanik, gero eta eraikin eta figura gehiago bildu dituzte bertan, 58 metro koadro hartzeraino. Besteak beste, herriko 20 eraikin baino gehiago azaltzen dira jaiotzean. Horien artean, herrian bezala, presentzia nabarmena hartzen du San Andres eliza. Horrez gain, mahats-bilketa, dantzariak edota herriko gaita jole ospetsuak azaltzen dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago