Hilda aurkitu dute Ekoran desagertutako gizon adindua

Juanma Gallego 2025eko azaroaren 1a

Larrialdi zerbitzuak zein boluntarioak bilaketa lanetan ibili dira. Argazkia: TXOMIN RUIZ / ARABARERRIOXA.EU

Bilaketa dispositiboan parte hartu duten zerbitzuek herritik gertu lokalizatu dute 82 urteko gizonaren gorpua.

Astelehenean Ekoran desagertu zen 82 urteko lagunaren gorpua aurkitu dute ostiral arratsaldean bilaketa lanetan parte hartzen ari zirenek. Segurtasun Sailak ezagutzera eman duenez, arratsaldeko seiak aldera aurkitu dute gizonaren gorpua, iristeko zaila den eremu batean.

Ekorako zahar etxetik egunero paseatzera ateratzen zen gizonezkoa, baina astelehenean bueltatu ez zenean alerta piztu zen bere ingurukoen artean, eta larrialdi zerbitzuetara jo zuten haren bila abiatzeko. Ordudanik ertzainek, suhiltzaileek zein inguruko herritarrek haren bilaketa lanetan parte hartu dute, zoritxarreko amaiera hau ezagutu arte.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago