82 urteko gizonezko bat desagertu da Ekoran

Juanma Gallego 2025eko urriaren 28a

Bizitokitik atera da goizean, baina ez da itzuli. Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Atzo goizean desagertu da, paseoan atera eta bizitokira bueltatu ez denean. Atzoko arratsaldetik martxan dute bilaketa dispositiboa.

Ekoran desagertutako 82 urteko gizonezko baten bila ari dira larrialdi zerbitzuak, Ertzaintzak ezagutzera eman duenez. 82 urteko gizonak 168 zentimetroko altuera du, gorpuzkera mehea eta ile urdindua. Desagertu denean, mahuka luzeko txandal urdina eta galtza gris edo urdinak zeramatzan jantzita. 

15:00etatik aurrera aktibatu dute bilaketa dispositiboa. Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko teknikari batek koordinatuta. Besteak beste, Guardiako komisariako landa patruilak, droneen sekzioa, miaketa helikoptero bat, Txakur Unitatea, suhiltzaileak eta langile boluntarioak parte hartzen ari dira bilaketa lanetan. Ohi bezala, 112 telefonora hots egin daiteke desagertutako lagunen inguruko informazioa emateko. 

Argazkia: SOS DEIAK

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago