Guardiak 31.000 euro ordaindu beharko dizkio idazkari ohiari

Juanma Gallego 2025eko urriaren 6a

Aspaldikoa da udalaren eta langile ohiaren arteko tirabira. Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Idazkari ohiarekiko "etsaitasun giro bat" ikusi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, baina alkatea errugabetu du.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du Guardiako Udalak 31.000 euroko kalte ordaina eman beharko diola herriko udal idazkari kontu-hartzaile ohiari, "kalte moralak" eragin dizkiola frogatutzat eman duelako. Alabaina, epaiak erru gabe utzi du Raul Garcia Ezquerro Guardiako alkatea, haren kontrako salaketa ere abian zelako.

2023an Gasteizko epaitegi batek udala zein alkatea errugabetzat jo zituen idazkariak lan jazarpenagatik jarritako salaketa baten ondoren, baina idazkariaren defentsak horren gaineko errekurtsoa jarri zuen. 

Orain ezagutarazitako epaiak frogatutzat jo du "etsaitasun giro bat" egon dela langile horren kontra. Epaiak magistratu baten boto partikularra jaso du ere. Bertan, epaile horrek dio ez zela "benetako lan jazarpenik" egon, baizik eta "oso esker onekoak ez ziren portaerak". 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago