Joan den igandean Lezan egindako 30. Mahats Bilketaren Jaian aurrenekoz jendaurrean proiektatu eta gero, Arabako Errioxako Kuadrillak Maite dut maite Arabako Errioxa Euskalduna izeneko ikus-entzunekoa ezagutzera eman du gaur. Bideoan kuadrillak aukeratutako marka turistiko berria ikusi daiteke ere, hori ere Lezan zabaldutako kopetan aurrenekoz ezagutarazi zutena.
25 minutu inguruko bideoan eskualdeko hainbat euskaldunen testigantzak jaso dituzte. Sustatzaileek diote ekimenarekin "euskaldunen aniztasunari" ahotsa eman nahi izan diote, eta euskarara hurbildu diren pertsonen "bizipen positiboak" azaleratu.
Kuadrillaren euskara zerbitzuaz gain, Lander Etxedonak eta aldundiak parte hartu dute bideoaren ekoizpenean, eskualdearen hizkuntz errealitatearen "begira baikorra eta bizia" eman aldera.