Samaniegon desagertutako lagun baten bila ari dira larrialdi zerbitzuak, ostiralaz geroztik. 70 urteko gizona 18:30 aldera ikusi zuten azkeneko aldiz, etxetik atera zenean.
Emandako datuen arabera, galtza beixak eta kamiseta urdin argia zituen jantzita, eta herri inguruko landa bideetan ibiltzeko ohitura du.
Talde zabala ari da bilaketa lanetan. Erreskate Unitatea eta Ertzaintzaren patruilak lanean ari dira Arabako suhiltzaileekin, Elorrioko txakur taldeekin, inguruko boluntarioekin, Miñoiekin eta Gurutze Gorriko eta DYAko kideekin batera.